Bihar, irailak 30, izango da 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteagatik diru laguntza eskatzeko azken eguna. Euskara ikasteko egindako matrikularen %100 jasoko du onuradunak; UEUren eta EHUren ikastaroen kasuan, berriz, matrikularen kostuaren %75 ordainduko zaie ikasle, langabetu, erretiratu eta pentsiodunei, eta %25 lanean ari direnei.
Halaber, 2026ko udan egindako euskara ikastaroak ere 2025-2026 ikasturteari dagozkio; hortaz, udako ikastaro horiengatik beka eskatzeko azken eguna ere biharkoa izango da.
Eskaera udaletxeko Harrera Bulegoan aurkez daiteke bihar 07:30etik 15:30era bitartean, eta bestela Azkoitiko Udalaren webgunetik egin daiteke, online tramiteak ataletik. Interesdunek eta informazio edo argibide gehiago nahi dituztenek 943-54 20 02 telefonora deitu dezakete.