Aizkibel udal liburutegiak antolatuta, ikasturteko lehen ipuin kontaketa saioa izan zen atzo, ostegunez, liburutegian bertan. Itziar Saenzek Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuina kontatu zien han elkartu ziren dozena bat haurrei, eta adi-adi entzun zituzten horiek istorioaren nondik norakoak. HH5, LH1 eta LH2. mailako umeei zuzendutako saioa izan zen atzokoa.
(Argazkiak: Aizkibel udal liburutegia)