Gasento Oñederra hil da

Ihintza Elustondo

Gasento Oñederra. (Utzitakoa)

Txirrindulari profesionala izan zen Gasento Oñederra, baita hedabide honetako kolaboratzailea ere; Maxixatzen Azkoitiko herri aldizkarirako hainbat bideo grabatu eta argazki bilduma osatu zituen, proiektuari babesa emanez. 

Gasento Oñederra (Azkoitia, 1966) hil da. Txirrindulari profesionala izan zen, baita hedabide honetako kolaboratzailea ere; Maxixatzen Azkoitiko herri aldizkarirako hainbat bideo grabatu eta argazki bilduma osatu zituen, proiektuari babesa emanez. Atzo hil zen, 60 urte zituela.

Gaztea zela hasi zen kirola praktikatzen, eta txirrindulari profesionala izatera iritsi zen; Fagor eta Helios CR taldeetan aritu zen. Horrez gain, alpinismoa ere praktikatu zuen, eta triatloian ere osatu zuen ibilbidea: Azkoitiko Triatloi Taldea 1992. urtean sortu zuten, eta haren sortzaileetako bat izan zen Oñederra. Kirola egitea gogoko zuen lagun talde batek abiatu zuen taldea, eta Gipuzkoako lehen triatloi taldeetakoa izan zen; Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako triatletek osatzen zuten. Talde haren sorreran parte hartu zuten, Oñederrarekin batera, besteak beste, Moises Badiolak, Imanol Alesonek, Jexux Etxeberriak, Bittor Larrañagak, Patxi Arregik eta Imanol Larrañagak. 1994an antolatu zuten Azkoitiko lehen triatloia; hori bai, Azkoitian igeri egiteko lekurik ez zegoenez, lasterketari Zumaian eman zioten hasiera. 

Komunitateko atala ere bazuen Gasento Oñederrak hedabide honetan. 

Gasento Oñederra, txirrindularia izan zen garaian. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide