Monogamia izango du hizpide Txinpartak etziko saioan

Ane Olaizola

Musua. (Pexels)

Monogamia naturala ala inposatutakoa al den, beste herrialde batzuetako poligamia hobea al den zein harreman irekiak aukera egokienak al diren erantzuten saiatuko da filosofia taldea iraileko saioan, Elkargunean. 

Txinparta filosofia taldeak iraileko saioa egingo du etzi, asteazkena, eta ikasturteari ekiteko, monogamia izango dute mintzagai. Ohiko moduan, Elkargunean bilduko dira filosofia zaleak 18:30ean, eta besteak beste, honako gaude hauei tiraka arituko dira hausnarrean: "Monogamia naturala ala gizarte edota erlijioak inposaturikoa al da? Beste herrialde batzuetan onartzen den poligamia hobea al da? Ala gero eta gehiago entzuten den "harreman irekia" da aukerarik egokiena?". 20:00ak bitartean, galdera horiek eta saioan sortzen diren beste hainbat erantzun nahian arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide