Sanandresak 2026

Eman daiteke izena Azkoitiko Herri Lasterketarako

Ane Olaizola

Ibon Badiola, iazko lasterketaren txapelduna. (Aitziber Arzallus)

Azaroaren 21ean jokatuko dute hamar kilometroko proba korrikalariek, eta horiek Internetez eman dezakete izena; aurrez, 15 eurotan, eta egunean bertan, 20 eurotan. 

Azkoitia Azpeitia Raka Maraton elkarteak antolatuta, XXI. Azkoitiko Herri Lasterketa jokatuko dute azaroaren 21ean, 16:30ean hasita. Korrikalariek hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute herriari bi itzuli emanez, eta horiek dagoeneko eman dezakete izena probarako, herrikrosa.eus atarian. 

Azaroaren 21era bitartean izena ematen dutenek 15 euro ordainduko dute, eta dortsalik geratzen bada, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 20 eurotan. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute proban.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide