Asteartean zabalduko ditu ateak Artxamendi topalekuak

Andoni Elduaien

Artxamendi topalekua. (Guka)

13 eta 18 bitarteko nerabeek aisialdiko ekintzak egiteko aukera izango dute Artxamendi topalekuan. Astelehenetik ostiralera zabalduko dute udara bitartean. 

Artxamendi topalekuak datorren asteartean, hilak 22, ekingo dio 2026-2027 ikasturteari. Uda bitartean, astelehenetik ostiralera zabalduko dute; astelehenetik ostegunera bitartean, 16:30etik 19:30era, eta ostiraletan, 16:30etik 20:00etara. 

Gune horretan aisialdiko zenbait ekintza egiteko aukera izango dute 13 eta 18 urte bitarteko nerabeek; izan ere, agun artean egoteko erreferentziazko puntua da Artxamendi. Parte hartze estrategien bidez motibazioa zein prebentzioa lantzea, eta nerabeak heztea, gizarteratzea eta haien dinamizatzea lortzea dira topalekuaren helburuak.

Horrez gain, gurasoei orientazioa eta laguntza eskaintzeko zerbitzua ere badu Artxamendik. Informazio gehiago nahi duenak, 943-02 60 27 telefono zenbakira deitu edota gazteria@gazteriazkoitia.eus helbide elektronikora deitu beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide