Itziar Saenzen ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 24an liburutegian

Ane Olaizola

Itziar Saenz. (Guka)

Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuina kontatuko die Saenzek HH5, LH1 eta LH2. mailako umeei, eta bihar zabalduko da izen ematea. 

Aizkibel udal liburutegiak ikasturteko lehen ipuin kontaketa saioa prestatu du hilaren 24rako. Ostegun horretan, Itziar Saenzek Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuina kontatuko du han elkartutako haurren aurrean, 18:00etan. 

HH5, LH1 eta LH2. mailako umeei zuzendutako saioa izango da, eta horiek bihartik hilaren 24ra bitartean eman ahal izango dute izena, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide