Euskal Kopa irabazi du Manex Ansorregik Surne Bilbao Basketekin

Andoni Elduaien

Surne Bilbao Basketeko kideak, tartean Ansorregi, garaipena ospatzen. (Bilbao Basket)

Surne Bilbao Basketek aise menderatu zuen Kosner Baskonia atzo, Gasteizko Mendizorrotzan jokatutako finalean. Saskibaloi jokalari azkoitiarrak goi mailako aurreneko titulua irabazi du.

Manex Ansorregi Surne Bilbao Basket taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarrak Euskal Kopa irabazi zuen atzo, asteartea, Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian. Surne Bilbao Basketek eta Kosner Baskoniak neurtu zituzten indarrak finalean, eta Bilboko taldeak erraztasun handiarekin hartu zuen mendean Gasteizkoa; 85-99 nagusitu zen Ansorregiren Bilbao Basket. 

Saskibaloi jokalari azkoitiarrak uda honetan egin du Espainiako saskibaloiaren goreneko mailara jauzia. Inveready Askatuak Gipuzkoa taldea utzi eta Surne Bilbao Basketekin bat egin zuen Ansorregik udan, eta Endesa Ligari ekin aurretik lortu dute ACB mailako Euskal Kopa. Goi mailan lortzen duen aurreneko titulua eskuratu zuen atzo azkoitiarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide