Jakinarazi dute II. Merkataritza Festaren egitaraua

Mailo Oiarzabal

2024ko irailean egin zuten I. Merkataritza Festa Oteiza frontoietan. (Ane Olaizola)

21 saltoki, taberna eta artisauren eskaintzaz eta hainbat musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da hilaren 26an Oteiza frontoietan, Herrixenek eta udalak herriko merkataritza sustatzeko antolatutako egitasmoaren bigarren aldian.

Hil hasieran iragarri zuten data, eta gaur, II. Merkataritza Festaren edukia argitaratu dute. 21 denda, taberna eta artisauren eskaintzaz eta hainbat musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da hilaren 26an Oteiza frontoietan, Herrixen merkatarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak tokiko merkataritza sustatzeko antolatutako egitasmoaren bigarren aldian.

Hau da iraileko azken zapatuan Oteiza frontoietan postua jarriko dutenen zerrenda: Aingeru loradenda, Aizterri Home, Arrospide, Beatriz Pozo, Eguzki belardenda, Etxaniz autoeskola, Ibargoi, Karla Nails, Kiribil, Lujan, Liroa fisioterapia, Naroa Valor estudioa, NK ileapaindegia, Noah, Bittor harategia, Itziar arrandegia, Makibar, Odriozola Ardoak, Orbela, Ttakun eta Zurt.

Goizetik iluntzera arte egingo dute Merkataritza Festa, eta saltokiek, artisauek eta negozioek eskaintzeko dutena ikusteko edota erosketak egiteko ez ezik, zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Hain zuzen ere, lau emanaldi iragarri dituzte antolatzaileek:

  • 12:30. BLN Music - Munizzio.
  • 16:00. Ainhoa Urteaga.
  • 17:30. Ur.
  • 19:30. BLN Music - Albi B2B Murxi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide