Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) ikasturte berriko lehen asanblada egingo du etzi, asteazkena, Azkoitiko Gaztetxean. AGAk azaldu du "aurtengo erronka berriei aurre egiteko gogoz" daudela, eta horren harira egingo dutela asteazkeneko asanblada. "Inoiz baino gehiago gazteon parte hartzea behar dugu gaztetxean. Horregatik, guztiak gonbidatzen ditugu bertaratzea eta asanbladan parte hartzera", azaldu dute.
18:00etan zabalduko dituzte gaztetxearen ateak, eta 19:00etan hasiko dute asanblada. Bien bitartean, meriendatzeko aukera eta ping-pongean jokatzeko aukera izango da han.