Abarketatxo ludotekak datorren astelehenean, hilak 14, zabalduko du ikasturte berrirako izen emate epea. Hain justu, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara bitartean irekiko dituzte ludotekako ateak izen emateak gauzatzeko. Ludotekako arduradunek nabarmendu dutenez, izena ematera joandako herritar bakoitzak, gehienez, hiru pertsonaren izen ematea egin ahalko du.
Era berean, ikasturte berriko txanden egunak eta ordutegiak ere zehaztu dituzte Abarketatxokoek. HH 4. eta 5. mailako umeen txanda astelehenean eta asteazkenetan izango, 17:00etatik 19:00etara; LH 1. mailatik LH 3. mailara bitartekoena, astearteetan eta ostegunetan, ordu berean; eta LH 4. mailatik eta LH 6. mailara arteko ikasleena, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.