Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, plazan

Andoni Elduaien

Iazko irailean egindako elkarretaratze bateko irudia. (Ane Olaizola)

19:00etan elkartuko dira Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot egitea eskatzeko.

Azken hilabeteetan Palestinaren askatasuna aldarrikatzen ari den herritar taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, herriko plazan. Palestina askatu. Israeli boikota! lelopean, 19:00etarako jarri dute hitzordua. 

Palestinaren Aldeko Borroka Eguna baliatuz, iazko irailaren 18an hasi zen herritar talde hori elkarretaratzen plazan, eta harrezkero, hilero ari dira protesta egiten. Herritarrei plaza betetzeko dei egin diete talde horretako ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide