Konpostajeaz ikasteko aukera izango da astelehenean Altamirako Baratze Parkean

Andoni Elduaien

Furgobaratza zerbitzuaren furgoneta. (Furgobaratza)

Furgobaratza zerbitzukoak Altamirako Baratze Parkean izango dira astelehenean. Baratzeak mantentzeko aholkuak emateaz gain, konpostajeari buruzko tailer bat ere eskainiko dute 18:00etatik 19:30era.

Furgobaratza Azkoitiko Altamirako Baratze Parkean izango da astelehenean, 18:00etatik 19:30era. Kimu Bat enpresako profesionalek baratzeak mantentzeko aholkuak emango dizkiete haien erabiltzaileei, eta horiez gain tailer bat ere emango dute, konpostajearen inguruan, hain zuzen ere. 

Baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke tailerrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide