Ugarteigarango igerilekuek azken astea dute zabalik

Ane Olaizola

Ugarteigarango igerilekuak, joan zen ekainean. (Iraia Oteiza)

Ekainaren 12az geroztik egunero zabalik izan ostean, datorren igandean itxiko dituzte estali gabeko igerilekuak. 

Uda bere hondarrera iristen ari den honetan, Ugarteigarangko estali gabeko igerilekuek azken egunak dituzte zabalik. Izan ere, aste honetan itxiko dituzte udan askoren gozagarri izan diren azpiegiturak, eta datorren igandea izango da aurtengo denboraldiko azken eguna. 

Ekainaren 12an zabaldu zituzten estali gabeko udal igerilekuak, eta ordutik, egunero zabaltzen dute, 10:30etik 20:00etara bitartean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide