Eguraldia lagun, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak hainbat herritarren topaleku bilakatu dira gaur ere. Gaur, gainera, bada han berezitasun bat: udalak hainbat puzgarri eta jolas jarri ditu igerilekuetan, herritarrek horiez goza dezaten.
Atracciones Sanz enpresakoek 12:00etarako muntatuta zituzten puzgarri hainbat, eta eguerdi partean gogotik gozatu dute igerilekura joandako dozenaka herritarrek. Arratsaldean ere izango da udalak jarritako puzgarriez gozatzeko aukera; izan ere, 18:00etara arte izango dira horiek erabilgarri.