Ostiralean uretako puzgarriez gozatu ahal izango dute herritarrek Ugarteigarango estali gabeko igerilekuetan. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, 12:00etatik 18:00etara izango dira puzgarriak erabilgarri, eta kiroldegiko bazkideek, igerilekuko udako abonua dutenek nahiz sarrera erosten dutenek izango dute horietan ibiltzeko aukera.