25 lagun jarri ditu lehian Biltz Anaitasuna Kakute xake txapelketak

Aitziber Arzallus 2026ko uztailaren 26a

Biltz Anaitasuna Kakute xake txapelketaren 30. edizioa hartu dut gaur goizean Azkoitiko Kultur Etxeak. 11:00etan ekin diote lehiari, eta parte hartzaile bakoitzak zazpi partida jokatu beharko ditu.

25 xakelari nor baino nor jarri ditu Blitz Anaitasuna Kakute txapelketaren 30. edizioak gaur goizean Kultur Etxean. Blitz erako partidetan, jokalariek bost minutu baino gutxiagoko tartea izan dute jokaldietan, eta Azkoitiko txapelketan, jokaldi bakoitza egiteko hiru minutu eta bi segundo izan dituzte. 11:00etan ekin diote lehiari, eta guztira, zazpi partida jokatuko dituzte parte hartzaileek. 

Herriko xakelariek gaurko txapelketarekin eta ondorengo bazkideen bilerarekin amaituko dituzte aurtengo ikasturteko lanak, herrian behintzat ez baitute jarduerarik izango abuztuan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide