Trikigiroren Osteguntxo egitasmoko juntadizoa gaur, Azkoitian

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 23a

Lagun bat soinua jotzen, Osteguntxo juntadizoan. (Trikigiro)

Apirilean ekin zion Trikigirok Osteguntxo egitasmoari Azkoitian, eta ordutik hona, hileko azken ostegunetan bailarako trikitilariak elkar ezagutzeko plazak sortu dituzte. Maiatzean, Azpeitian egin zuten juntadizioa, eta ekainean, Errezilen.

Trikigiro kultur elkarteak antolatuta, Osteguntxo egitasmoaren barruko juntadizoa egingo dute gaur, osteguna, Azkoitiko Zurt tabernan. 21:00etatik 23:30era bitartean trikiti doinuak entzun ahal izango dira Alde Zaharreko taberna horretan. Trikiti munduko herritarrak saretzea xede duen egitasmoa apirilean abiatu zuen kultur elkarte horrek, duela hainbat urte Azkoitiko Txalintxo tabernak abiatu zuen Trikilintxo juntadizoari lekukoa hartuta. 

Apirilean, Azkoitiko Zurt tabernan egin zuten juntadizoa; maiatzean, Azpeitiko Korrale tabernan; eta joan den hilean, Errezilgo Borondegin elkartu ziren hainbat lagun. Gaur, berriro Azkoitian egingo dute saioa. Hileko azken ostegunak trikiti munduko lagunak biltzeko egunak izan daitezen nahi du Trikigirok, eta bide batez, bailarako trikitilariak elkar ezagutzeko plazak sortu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide