Aikidoa ezagutzeko entrenamendu saioa eskainiko du AGAk gaur arratsaldean

Ane Olaizola 2026ko uztailaren 21a

18:00etan izango da saioa, Gaztetxean. Doakoa eta irekia da nahi duen ororentzat. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) aikido entrenamendu saioa antolatu du gaur arratsalderako. 18:00etan elkartuko dira Gaztetxean, eta saioari esker, interesa duen orok arte martzial hori gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Doako saioa izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide