Bilboko Zirkozaurre konpainian Ardatzak ikuskizuna taularatu zuen atzo arratsaldean Balda plazan. Aurreko astean Zirko Txosko konpainiaren Tavole emanaldiak, Ardatzak lanak ere zirkua zuen oinarrian, baina atzokoan diaboloak izan ziren protagonista.
Dozenaka lagun elkartu ziren Baldan udalak antolatutako ikuskizunaz gozatzeko, eta horiek, zirkuaren mundua ezagutzeaz gain, ikuskizun soil batez haratago "egiaz eta poesiaz batetako omenaldia" jaso zuten.