Urrategiko Amaren Eguna ospatuko dute datorren igandean Urrategi auzoan, eta ohiko moduan, elizkizunak, trikiti, bertso zein herri kirol saioak eta umeentzako saioak izango dira goizetik iluntzera bitartean egun horretan. Azkoitiko Udalak igandean Urrategira joan-etorria egiteko autobus zerbitzua antolatu du goizez eta arratsaldez. Autobusa bueltaka ibiliko da 08:30etik 14:30era arte, eta arratsaldean, Urrategira joateko autobusa 16:00etan aterako da herrigunetik, eta bueltako zerbitzua 20:00etan izango da.
Herrigunean, Julio Urkixo geralekutik aterako da autobusa Urrategira joateko, eta doan izango da joan-etorria.
Urrategiko festen egitaraua:
- Uztailak 10, ostirala:
- 22:00: Mus txapelketa azkarra.
- Uztailak 11, larunbata:
- Eguerdian, auzotarren bazkaria.
- Uztailak 12, igandea:
- 09:00: meza.
- 11:00: meza nagusia.
- 12:30: Joanes eta Xabat Illarregi bertsolarien saioa.
- Ondoren, Zabale, Aintzane Agirrebeña eta Lutxurdio trikitilariak.
- 16:00: ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
- 17:00: Maria Arandiaren magia ikuskizuna.
- 18:00: herri kirol saioa: Haritz Aranguren Norde eta Lierni Osa harri jasotzaileak eta Julen Alberdi Txikia IV.-a eta Iker Vicente aizkolariak.
- Ondoren, Zabale, Aintzane Agirrebeña eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria.