Berdura Plaza dantzan jarri dute Enara Lanzeta eskolakoek

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 4a

Dantza mota asko eskaini dituzte Enara Lanzeta dantza eskolakoek. Berdura Plazan aritu ziren hango ikasleak, euria tarteko. 

Enara Lanzeta dantza eskolakoek ikasturte amaierako ikuskizuna eskaini zuten atzo arratsaldean, Berdura Plazan. Hasiera batean, Goiko Losan jarri zuten hitzordua, baina euria tarteko, Berdura Plazan egin zuten dantza jaialdia. 

Eskola horretako dozenaka dantza ikaslek parte hartu zuten emanaldian, baita Lanzeta irakasleak ere, eta horiek guztiek askotariko dantzak eskaini zituzten, besteak beste, euskal dantzak, dantza modernoak eta garaikideak. Guraso eta dantzazale ugari elkartu zen Berdura Plazan haien jaialdia ikusteko, eta gogotik gozatu zuten guztiek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide