Manex Ansorregi (Azkoitia, 2002) hegaleko saskibaloi jokalari azkoitiarrak Surne Bilbao Basket taldean jokatuko du 2028. urtera arte. Bilboko taldeak gaur jakinarazi du berria. Donostiako Askatuak Gipuzkoa taldea utzi eta gero joko du Ansorregik ACB ligan diharduen Bilboko taldera.
Lehen FEB Mailan jokatu du azkoitiarrak azken denboraldietan Donostiako taldean, eta azken sasoian, 9,1 puntu eta 5,4 errebote pilatu ditu batez beste, besteak beste. Aurrez, Azkoiti-Azpeitiko ISB taldean aritu zen Ansorregi, eta Lehen FEB Mailara igotzea lortu zuen. Bi denboraldi osatu zituen Iraurgin, eta 2023-2024 denboraldian fitxatu zuen Gipuzkoa Basketekin. Donostiako taldean egon den hiru sasoietan lortu du liga kanporaketetara sailkatzea.
Bilboko taldeak modu bitxian eman du Ansorregiren fitxaketaren berri; izan ere, berria iragartzeko amaren, izebaren, amonen eta lehengusu nahiz kuadrillako lagun banaren adierazpenekin osatu du bideoa Bilboko taldeak. Honako bideo hau zabaldu dute.