Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Azkoitiko Udalak lankidetza hitzarmena berritu dute gaur, osteguna. Udalak adierazi duenez, bi aldeek herrian euskararen erabilera "indartzen" jarraitzeko konpromisoa berretsi dute akordio horren barruan, eta hori hala, erakundeak 18.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari, aurreko urteetan baino 3.000 euro gehiago.
Ana Azkoitia alkateak eta Maxixatzeneko Leire Lizarralde lehendakariak eta Oihana Sudupe dinamizatzaileak sinatu dute akordioa. Herriko euskara elkarteak 30 urte bete ditu, eta aurten, ikerketa lan bat egingo du. Azkoitia euskararen arnasgune oso izatetik erasandako arnasgune izatera igaro da, eta hain justu, gai hori aztertuko du Maxixatzenek ikerketa lanean.
Dena den, elkarteak beste hainbat proiektu lantzen eta gauzatzen ditu urtean zehar: Udazkeneko erronka, Euskola hitzaldi zikloa, Orbel Jokoak eta Euskal Hiriak Euskaraz egistamoa. Horrez gain, Euskara Mahaia dinamizatzen dute elkartekoek.