40 talde nor baino nor gehiago, V. Beltzen Torneoan

Andoni Elduaien 2026ko uztailaren 1a

Tta-kun areto futbol taldeak antolatutako Beltzen Torneo abian da. Aurten, guztira, 40 taldek eman dute izena, eta atzo, aurreneko aurre-kanporaketak jokatu zituzten. Hilaren 18an jokatuko dute finala, Beltzen Egunean.

Atzodanik martxan da Tta-kun areto futbol taldeak antolatutako Beltzen Torneoa. Elkarguneak udako hitzordu handietako bat berrartu zuen; izan ere, beste behin goraino bete ziren kiroldegiko kantxa nagusiko harmailak V. Beltzen Torneoan izena emandako taldeen partidak ikusteko. 

Aurten, guztira, 40 taldek eman dute izena, eta atzo, txapelketako lehen lau aurre-kanporaketak jokatu zituzten; gaur, asteazkena, beste kanporaketa egun bat izango dute. Hiru astez jokatuko dituzte Elkargunean partidak, 18:00etan hasita; izan ere, txapelketaren finala uztailaren 18an, larunbatez, izango da, Beltzen Egunean. Iaz ez bezala, aurten finala Elkargunean jokatuko dute berriro.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide