Urola Turismoak antolatuta, Azkoitia pilotaren sehaska izeneko bisita gidatua eskainiko dute asteburuan, Azkoitian. Uztailaren 4an, larunbatez, euskaraz izango da bisita, eta uztailaren 5ean, igandez, gazteleraz; 11:00etan hasiko dute bisita bi egunetan, Kontzejupean, eta ordu eta erdiko ibilaldia egingo dute herrian zehar dauden frontoietan.
Bisitan pilotaren tradizioa nahiz pilotalekuen bilakaera historikoa ezagutaraziko dituzte. Frontoien eguneroko erabilera zein izan den azalduko dute, baita¡ belaunaldiz belaunaldi helarazi den kirolaren inguruko bizipenak partekatu ere. Asteburuko bisita gidatuan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez 688 75 94 29 eta 943-15 18 78 telefono zenbakietara deituta, edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita.