Borja Leal korrikalari azkoitiarrak Europako Mendietako Gran Trail proba irabazi zuen atzo, zapatua. Hain zuzen ere, Benia de Onis (Espainia) herrian jokatutako mendi lasterketan izan zen nagusi, 35 kilometroko eta 2.200 metroko desnibeldun proban. Hark hiru ordu, 29 minutu eta 10 segundo behar izan zituen helmugara iristeko.