Oteiza pilota elkartearen 54. Txikito Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte gaur goizean, 10:00etan hasita, Gurea pilotalekuan. Aurten, denera, 74 pilotarik parte hartu dute txapelketan, eta horietatik hogei izan dira gaurko finalak jokatzera iritsi direnak, bost mailatan banatuta. Hain zuzen ere, aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako finalak jokatu dituzte gaur.
Bero egiten zuen frontoian, baina hori ez da aitzakia izan pilotari gazteentzat, eta guztiek ere gogoz jardun dute txapela irabazteko lehian. Hona hemen emaitzak, mailaz maila:
- Aurre-benjaminak:
- Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi 16-10 Aner Franco eta Ander Iturralde
- Benjaminak B:
- Xuban Eskudero eta Libe Santos 2-16 Iker Gallastegi eta Oihan Lete
- Benjaminak A:
- Hurritz Borda eta Aimar Azkune 16-10 Amets Etxaniz eta Julen Uriarte
- Kimuak:
- Aner Zabaleta eta Lur Juaristi 16-6 Aiur Romero eta Jon Azpiazu
- Haurrak:
- Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal 5- 18 Aimar Iturralde eta Denis Santos
(Argazkiak: Oteiza pilota elkartea)