Aiora Renteriari eskainitako pastorala osorik ikusgai jarri du Xabier Munibe ikastolak

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 25a

Joan zen ekainaren 12an, Xabier Munibe ikastolako LH6. mailako ikasleek bitan eskaini zuten pastorala Baztartxon, Zea Mayseko abeslaria bera ere publikoaren artean zegoela, eta artista esker oneko agertu zen emanaldien bukaeran. Osorik ikus daiteke orain Youtuben. 

Xabier Munibe ikastolako LH6. mailako ikasleek Aiora Renteriari eskainitako pastorala aurkeztu zuten joan zen ekainaren 12an, Zea Mayseko abeslaria bera ere publikoaren artean zegoela. Ikastetxeak emanaldi horietako bat osorik jarri du orain ikusgai Youtube atarian.

Ikasturtea amaitzerako, Renteriaren bizitzan oinarritutako ikuskizuna sortu zuten ikasleek zein irakasleek, eta bi emanaldi eskaini zituzten; bata goizean, eta bestea arratsaldean. Herritar ugari elkartu ziren Baztartxo batean zen bestean, eta obraren amaieran, Renteria bihotza beteta eta hunkituta agertu zen ikastolak egin zuen lanarekin. Goiko bideoan ikus daiteke ikastetxeak publikatu duen bideoa, osorik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide