Oteiza pilota elkartearen 44. Txikito Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, zapatua, Gurea pilotalekuan. Aurre-benjaminen, benjaminen, kimuen eta haurren mailetako bost final jokatuko dituzte, guztira, 10:00etan hasita. Guztira, 74 bikotek eman dute izena aurtengo txapelketarako, eta horiek maiatzaren hasieraz geroztik aritu dira lehian; astero-astero jokatu dituzte partidak Gurean.
Hona hemen zapatuan jokatuko dituzten finalak:
- Aurre-benjaminak:
- Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi - Aner Franco eta Ander Iturralde
- Benjaminak B:
- Xuban Eskudero eta Libe Santos - Iker Gallastegi eta Oihan Lete
- Benjaminak A:
- Hurritz Borda eta Aimar Azkune - Amets Etxaniz eta Julen Uriarte
- Kimuak:
- Aner Zabaleta eta Lur Juaristi - Aiur Romero eta Jon Azpiazu
- Haurrak:
- Jurgi Subinas eta Oihan Mendizabal - Aimar Iturralde eta Denis Santos