Antonio Oteizari lore eskaintza egingo dio udalak, haren jaiotzaren mendeurrenean

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 25a

Antonio Oteiza, Azkoitian, 2023an. (Azkoitiko Udala)

Artistaren 'Ongi etorri' eskulturaren ondoan egingo diote lore eskaintza udal ordezkariek, eta haren omenez Intsausti jauregian dagoen erakusketa zabalduko dute. 

Bihar 100 urte beteko dira Antonio Oteiza eskultorea jaio zenetik, eta haren jaiotzaren mendeurrenean, Azkoitiko Udalak omenaldia egingo dio artistari. Zehazki, erakundeak lore eskaintza egingo du Oteizak Azkoitiko herriari dohaintzan emandako Ongi etorri eskulturaren ondoan, Julio Urkixo etorbidean. 

Ana Azkoitia alkatea buru dela, udal ordezkariek parte hartuko dute 18:00etan hasiko den ekitaldi horretan, eta ondoren, haren omenez Intsausti jauregian dagoen erakusketa bisitatuko dute. Hain zuzen, asteburu osoan izango da erakusketa zabalik: bihar, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute; larunbatean, 12:30etik 14:00etara zein 18:00etatik 20:00etara; eta igandean, 12:30etik 14:00etara ikusi ahal izango da. 

Joan zen urteko abuztuan hil zen Azkoitiarekin "lotura estua" zuen artista, misiolaria eta abenturazalea. 2008an, berriz, Urrezko Intsignia jaso zuen udalaren eskutik, eta 2023an ireki zuen hark Azkoitiko azken erakusketa, Serenus illuxit izenpean, Vicente Molinarekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide