Baztartxo osorik bete du Born to dance eskolako dantzarien ikasturte amaierako jaialdiak

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 21a

Dantzariek azken hilabeteetako lanaren emaitza taularatu zuten atzo Baztartxon, eta aretoa goraino zela, askotariko dantzez gozatzeko aukera izan zuten han elkartutakoek. 

Born To Dance eskolako dantzariek azken hilabeteetako lana jendaurrean aurkeztu zuten atzo, larunbata, ikasturtea agurtzeko Baztartxo antzokian eskaini zuten Glow & Flow izeneko ikuskizunarekin.

Eskolako haurrek zein helduek askotariko dantzak eskaini zituzten jendaurrean, hala nola, areto dantzak eta musikal edo funky estilokoak. Beste behin, harrera beroa izan zuen haien emanaldiak, eta antzokia leporaino bete zen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide