Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketaren finalak jokatuko dituzte zapatuan

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 18a

Tenislari bat. (Pixabay)

Txerloiako tenis pistetan banakako bost final jokatuko dituzte goizean. 09:30ean hasiko dira kategoria mistoko lehiak, eta 11:00etatik aurrera, emakumeen mailako finalak. 

Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatuta, Domusa Teknik Azkoitiko Opena txapelketaren finalak jokatuko dituzte etzi, zapatua, Txerloiko tenis pistetan. Bikote ugarik parte hartu dute txapelketan zehar, eta 123 partida jokatu eta gero, azken bost lehiak falta dira osatzeko. Goizean izango dira finalak Txerloian, eta guztira, banakako bost dema jokatuko dituzte. 

Kategoria mistoan, hiru final izango dira Txerloian, 09:30ean hasita: urrezko kategorian, Aitor Magallanesek eta Unai Alkortak neurtuko dituzte indarrak; zilarrezko kategorian, Danel Zabalak eta Iñigo Ziarsolok; eta brontzezko kategorian, Unai Azkunek eta Noah Muxikak. 

Emakumeen mailako finalak ere izango dira, ordea, zapatuan. 11:00etan hasita, banakako bi final izango dira Txerloian: zilarrezko kategorian, Maialen Agirre eta Intza Zubizarreta ariko dira nor baino nor gehiago, eta brontzezko finalean, Lur Muxika eta Enara Etxaniz. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide