Bizipoza zerbitzuko erabiltzaileek ikasturte amaierako emanaldia eskaini dute

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 16a

Bizipozakoen emanaldia, atzo, Elkargunean. (Iraia Oteiza)

Musikaren bizipoza izenburupean, ikasturtean zehar musika eskolan landu duten lana herritarrekin partekatu zuten atzo Bizipozako erabiltzaileek. Giro paregabean, askotariko erakustaldiak egin zituzten.

Bizipoza eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Musikaren bizipoza izena jarri zioten emanaldiari, eta musikaren laguntzarekin askotariko erakustaldiak egin zituzten Bizipozako kideek, ikasturtean zehar musika eskolan egin duten lana herritarrekin partekatuz. 

Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen programa da Bizipoza, herritarrei eskaintzen zaien eguneko arreta zerbitzua. Bakardadea saihesteaz gain, osasun fisikoa zein psikologikoa lantzen dituzte. Besteak beste, gorputza mugitzeko edo erlaxatzeko jarduerak egiten dituzte, eta baita memoria, hizkuntza edo gaitasun kognitiboa mantentzeko ariketak ere, betiere aisialdiaren testuinguruan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide