Aiora Renteriaren bizitza oholtzara eramango du Xabier Munibe ikastolak bihar

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 11

Aiora Renteria. (Utzitakoa)

Ikastolako LH6. mailako ikasleek Aiora Renteriaren bizitzan oinarritutako pastorala sortu dute, eta bihar aurkeztuko dute Baztartxon. 

Xabier Munibe ikastolako Lehen Hezkuntzako azken mailako ikasleek pastorala sortu dute beste ikasturte batez, eta oraingo honetan, Zea Mays taldeko Aiora Renteriaren bizitza eramango dute oholtza gainera. 

Lan eta entsegu guztiak amaituta, bihar aurkeztuko dute pastorala jendaurrean, eta horretarako bi saio prestatu dituzte: bata 10:30ean eta bestea 18:30ean. Baztartxon izango da emanaldia, doan, baina sarrerarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide