Musika, antzerki eta performance artean bukatu dituzte udaberriko Bebarruko Jardunek Matadeixen. Izan ere, joan den asteburuan izan dira egitasmoaren azken emanaldiak, eta Pons eta Ruider4 musika taldeak zein Javier Barandiaran eta Ainhoa Alberdi sortzaileak izan dira protagonistak.
Ostiralean, Pons zein Ruider4 taldeen zuzenekoek girotu zuten Matadeiko aretoa, eta energiaz betetako emanaldiak eskaini zituzten biek ala biek. Igandean, berriz, oso bestelako bi saio izan ziren, musikak antzerkiari lekukoa emanda, J.B. Pedradasek ekoitzitako La fiesta fiesta antzezlana taularatuko zuten Barandiaranek zein Alberdik. Segidan, Alberdik berak taularatutako Ixa Bella Piztia dantza eta performance saioarekin agurtu zuten aurtengo udaberriko programa.
