Faxismoaz hausnartzeko parada izango da bihar, AGAren eskutik

Ane Olaizola 2026ko ekainaren 2a

Dokumentalaren irudia.

Azkoitiko Gazte Asanbladak Munstroak sortzen direnean dokumentala emango du bihar, Baztartxo antzokian. Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen kontatzen du ikus-entzunezko lanak, baita horren kontrako borroka ere.

Azkoitiko Gazte Asanbladak Munstroak sortzen direnean izeneko dokumentala eskainiko du bihar, asteazkena, Baztartxo antzokian. 20:00etan izango da saioa, doan. 

Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen kontatzen du ikus-entzunezko lanak, baita horren kontrako borroka ere. Diario Socialista hedabideak ekoitzitako dokumentala da, eta nazioarteko militante eta ekintzaile antifaxisten zein kazetarien elkarrizketak biltzen ditu, besteak beste.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide