Beste urte batez, Floreaga ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak kalera atera ziren atzo, zortzigarrenez kantu jira egitera. 18:30ean Balda plazan elkartu ziren guztiak, eta mokadutxo bat egiteko tartea hartu ondoren, Alde Zaharreko kaleak girotu zituzten euskarazko askotariko kantekin.
Trikitilarien zein pandero jotzaileen doinupean gurutzatu ziituzten herriko kaleak adin guztietako kideek, eta betiko abestiez gain gaur egungoak ere kantatu zituzten.