Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketa Azkoitian abiatuko da bihar, zapatua. Ohi bezala, Trenbidearen Zumardiako belardietan jokatuko dute saioa, 17:30en hasita.
Gizonen 640 kiloko txapelketaren barruko lehen jardunaldia jokatuko dute Azkoitian, eta nor baino nor gehiago arituko dira Mutriku, Gaztedi A, Gaztedi B, Akelarre eta Goiherri taldeak.