Gutuna

Esker onez

Itziar Izagirre, Markel Juaristi eta Mikel Juaristi 2026ko maiatzaren 19a

Juaristi-Izagirre sendiak honako gutun hau igorri du Gukaren erredakziora, beren aita hil eta gutxira, anbulatorioetan, ospitaleetan eta San Jose egoitzan jaso duten laguntza eskertzeko. 

Astebete igaro da gure aita betirako joan zitzaigunetik. Azken hilabeteak gogorrak izan diren arren, izandako bidelagunek erraztu egin digute egunerokotasuna.  

Batetik, gure familia mediku Sonia, eskerrik asko egindako jarraipen estuagatik eta gurekin izandako gertutasunagatik, momentu zailenak ere leuntasunez eramateagatik. 

Bestetik, bai Donostia ospitalean, bai Zumarragako ospitalean izan ditugun hainbat eta hainbat mediku, erizain eta erizain laguntzaile, momentu oro laguntzeko izan duzuen prestutatsunak; erraztu egin dizkigute han pasatu behar izan ditugun egun guztiak.  

Gure aitak bere bizitzako azken hilabetea Azkoitiko San Jose egoitzan pasatu zuen, eta mezu honen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu hango zuzendariei, idazkariei, medikuei, erizainei, laguntzaileei eta gainontzeko langile guztiei. Zuei esker, gure aitaren azken hilabetea askoz errazagoa eta atseginagoa izan da.

Azken momentuetan izan dugun laguntza abegikorra goraipatu nahiko genuke, hain une zailetan jaso dugun babesak leundu egin baitu gure samina. 

Mila esker, bihotzez, egiten duzuen lan bikainagatik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide