Musean eta bertsoekin hasi da AGA bere bosgarren urteurrena ospatzen

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 10a

Gaur geopolitikaz hitzaldia izango dute arratsaldean Gaztetxean, Bihar, berriz, egun osoko egitarauarekin borobilduko dute urtemuga.

Azkoitiko Gazte Asanblada (AGA) hasi da bere bosgarren urtemuga ospatzen. Hiru eguneko egitaraua prestatu du AGAk urteurren hori ospatzeko, eta atzo izan zituzten lehen hitzorduak, Gaztetxean: mus txapelketa egin zuten arratsaldean, eta gauean bertso afaria, Suhar Gesalaga, Maddi Agirre eta Oier Etxeberria bertsolariekin.

Gaur hitzordu bakarra izango dute, Kaosaren geopolitika, inperialismoa eta gerra 2026an izeneko hitzaldia, 17:30ean. Bihar, berriz, egun osoko egitarauarekin borobilduko dute urtemuga, San Martin inguruan mendi lasterketarekin hasi eta gauean DJekin amaitu arte. Hau da, hain zuzen, AGAren bosgarren urtemugaren egitarauari gelditzen zaiona:

Gaur, ostirala

  • 17:30. Hitzaldia: Kaosaren geopolitika, inperialismoa eta gerra 2026an.

Bihar, zapatua

  • 10:30. II. Antxintxike Mendixen.
  • 12:00. Hamaiketakoa Gaztetxean.
  • 14:00. Bazkaria.
  • 16:00. Bingo musikatua.
  • 18:00. Kalejira, Gaztetxetik irtenda.
  • 19:30. Kontzertua: Kutter.
  • 00:00. DJak Hikan: Siwanaba, Murxi eta Albi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide