Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen Azkarate mendatean bi ibilgailuaren arteko istripua izan da arratsaldean, eta lau pertsona zauritu dira. Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte zauritutakoak, horietako bat helikopteroz.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17:50ean izan da bi autoren arteko istripua GI-2634 errepidean, eta hainbat pertsona ibilgailu barruan geratu dira harrapatuta. Ondorioz, anbulantzia eta suhiltzaileak ere istripuaren lekuan izan dira. Era berean, gune bat prestatu dute Osakidetzaren helikopteroak lur har zezan. Zauritutakoak 18 eta 75 urte bitartekoak dira.
Istripuaren ondorioz, auto ilara luzeak pilatu dira errepidearen bi aldeetan, baina dagoeneko (20:00) ireki dute bidea. Ertzaintzak atestatuaren eginbideak hasi ditu gertatutakoaren arrazoiak ikertzeko.