Meza eta hamaiketakoa, Martirietako zaindarien egunean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 3a

Emeterio eta Zeledonio eguna da gaur Martirieta auzoan, auzoko zaindarien eguna. Hildako martirietarren aldeko meza egin dute aurrena, eta gero, hamaiketakoa.

Martirieta auzoan hango zaindarien eguna ari dira ospatzen gaur, asteartea: Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Azken urteetan ohikoa den moduan, meza egin dute aurrena auzoko baselizan. Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak zuzendu du auzoko hildakoen alde egin duten elizkizuna, eta hainbat auzotar eta herritar izan da han. Meza ondoren, berriz, Martirietako Bentan hamaiketakoa egiteko tartea hartu dute gehienek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide