Azkoitiko Bizilore eskolak hamar urte bete dituela ospatzeko, ekitaldiz betetako astea izan dute Bizilore, 10 urte ametsak egi bihurtuz lelopean. Aste osoan zehar, besteak beste, Portaleburun erakusketa, ipuin kontaketa, hitzaldia eta urteurreneko festa egun aegin dituzte Bizilorekoek.
Hamarkada bat sortu zutela ospatzeko egun berezia gaurkoa dute Bizilorekoek, eta goizean hainbat ekintza egin dituzte. Portaleburuko erakusketa irekita izan dute eta eskolan bisita gidatuan parte hartzeko aukera izan dute hala nahi izan duten herritarrek. Bitartean, Berdura Plazan askotariko jolasetan ibiltzeko aukera izan dute haurrek eta helduek.
Jolasak jaso ondoren, 13:30etik aurrera triki poteoa antolatu dute Bizilorekoek herriko kaleetan, eta hori bukatutakoan, bazkaltzeko elkartuko dira.