Notarioaren figura hobeto ezagutzeko aukera izan dute Babes Sarearen hitzordura joan direnek

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 13a

Fernandezen atzoko solasaldia. (Ane Olaizola)

Azkoitiko notarioa den Iciar Fernandezek notariotzak ematen dituen aukerez jardun zuen hizketan, gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen gertukoei zuzenduta. Gaixotasunak garatu baino lehen, ahalordeak ematearen garrantzia azpimarratu zuen hark. 

Azkoitiko Babes Sareak antolatuta, Notariotzako dokumentuak gaixotasun neurodegeneratiboak tartean direnen izeneko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Iciar Fernandezek. Azkoitiko notarioa da Fernandez, eta haren figura herritarrengana gerturatzeko asmoz antolatu zuen taldeak solasaldia.

Zehazki, gaitz neurodegeneratiboak dituzten pertsonen gertukoek zer notariotzaren arloan zer aukera edota betebehar dituzten azaldu zuen Fernandezek hitzaldian. Gaixotasunak garatu aurretik notarioaren aurrean ahalordeak ematearen garrantzia azpimarratu zuen hark, eta horretarako dauden aukera desberdinetan sakondu zuen, besteak beste. Interesa piztu zuen solasaldiak, Elkarguneko Oteiza aretoa bete baitzuten herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide