Guka telebista Azkoitian grabatutako Kantari saioa emititzen ari da aste honetan. Joan zen otsailaren 22an, herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxoko agertokira euskal abesti ezagunak kantatzera eta dantzatzera, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak. Gaur hemen ikus daitekeena bigarren saioa da.
Lehen saioa, berriz, hemen ikus daiteke.
Ostiralera bitartean, telebistan emango du egunero Gukak Kantari ikuskizunaren saio bana, eta biharamunean, 18:00etan, Azkoitia Guka zein Guka webgunetan argitaratuko du.
Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.