Kantari

'Kantari' ikuskizunaren lehen saioa, ikusgai

Erredakzioa 2025ko mar. 11a, 18:00

Guka dagoeneko hasi da Azkoitian grabatutako Kantari saioa ematen. Atzo telebistan ikusi ahal izan zen lehen saioa, eta gaur hemen ikus daiteke.

Guka telebista dagoeneko hasi da Azkoitian grabatutako Kantari saioa emititzen. Joan zen otsailaren 22an, herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxoko agertokira euskal abesti ezagunak kantatzera eta dantzatzera, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak. Gaur hemen ikus daitekeena lehenengo saioa da. 

Ostiralera bitartean, telebistan emango du egunero Gukak Kantari ikuskizunaren saio bana, eta biharamunean, 18:00etan, Azkoitia Guka zein Guka webgunetan argitaratuko du. 

Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide