Guka telebista gaur hasiko da Azkoitian grabatutako Kantari saioa ematen. Herriko dozenaka neska-mutil igo ziren Baztartxoko agertokira joan zen otsailaren 22an, eta haiek eskainitako ikuskizuna bost saiotan eskainiko du Gukak.
Lehena gaur ikusi ahal izango da, 20:00etan hasita, Guka telebistan, eta hurrengo lau egunetan ere Azkoitiko Kantari-ren saio bana eskainiko du telebistak, ordu horretan bertan. Halaber, webgune honetan ere ikusi ahal izango dira saioak; bihar hasita, egunero saio bat jarriko du ikusgai Azkoitia Gukak webgunean, 18:00etan.
Kantari saioa Azkoitiko Udaleko Euskara sailak sustatu du, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.