Gukaren 'photocall'-etik igaro dira 'Kantari' saioko abeslariak

Erredakzioa 2025ko ots. 25a, 12:28

Kantari saioak hartu zuen larunbat arratsaldean Baztartxo aretoa, eta Azkoitiko 125 umek euskal abestiak taularatu zituzten emanaldian. Gukak, berriz, photocall-a jarri zuen, eta parte hartzaileek argazkiak ateratzeko aukera izan zuten, honako bilduma honetan ikus daitekeenez.

Gogotik gozatu zuten larunbat arratsaldean Baztartxoko oholtzara igo ziren ehunka umek zein aretoara hurbildu ziren beste horrenbeste herritarrek. Izan ere, Kantari ikuskizuna iritsi zen lehenengoz Azkoitira, udaleko Euskara sailak antolatuta, Abao komunikazio agentziaren eskutik eta Guka komunikazio taldearen nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Azkoitiko  8-12 urte bitarteko 125 umek euskal abesti ezagu ugari taularatu zituzten kantu eta dantza artean. Unea aprobetxatuta, gainera, Gukak photocall-a jarri zuen aretoaren sarreran, eta parte hartzaileek argazkiak ateratzeko aukera izan zuten, honako bilduma honetan ikus daitekeenez.

Azkoitiko jaialdia osorik grabatu zuten, eta Azkoitia Gukan osorik ikusi ahal izango da. Komunikabidea martxoaren erdialdean hasiko da saioak emititzen, eta data zehaztearekin batera ikusi ahal izango dira larunbateko emanaldiko argazki guztiak ere atari honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide