Datorren otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, erakusketa jarri du udaleko Berdintasun Sailak Portaleburu aretoan. Gaur, astelehenea, egokitu dute emakumeek zientzian bete duten rola balioan jartzea helburu duen erakusketa, eta hilaren 14ra artean izango da ikusgai.
Herritarrek aretoaren kanpoaldetik ikusi dezakete erakusketa, erakusleihoan jarri dituzten kartelen bidez. Antolatzaileen arabeera, zientziaren arloan gailendu diren hainbat emakumeren lorpenak ikusi ahal izango dituzte bertaratzen direnek, hala nola Lourdes Ansa Maiz, Maria Jesus Esteban Galarza eta Uxue Lazcano Dobao euskal herritarrena. Margaret Crane, Nawal El Saadawi eta Dorotea Barnes Gonzalez ere badira erakusketaren protagonistak.
"Asko egin da aurrera, baina oraindik ere, genero-arrakala bistakoa da zientzian. STEM diziplinako ikasketetan, esaterako, neskak gutxiago dira. Arrakala horrek estutzen joan behar du, eta horretarako, hezkuntza bide garrantzitsua da. Hezkuntza eta kontzientzia”, esan du Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak.